SANTA JUANA





Emakume hezitzailea.
Emakume fededuna.
Elizareentzako dohaia.
Lasaitasuna, tinkotasuna eta goxotasuna.
Personalidad definida… y mutuo apoyo.

Eskua zabaldu.
Ez utzi bihotzetako sugarra itzaltzen.
Izena bete ezazue.

LESTONNACeko SANTA JOANA

1556. urtea: Bordelen jaoia, nerabetasuna ez zitzaion oso erraza gertatu: bere ama kalbinista amorratua eta bere aita katolikoa zintzoa ziren. Bere osaba, Miguel Montaigne, Joanaren fede esperientziak bideratzen ditu.

1573. urtea: Monferrandeko Gastonekin ezkontzen da. Emakume trebea, arazoen aurrean lasaia, minaren aurrean itxaropentsua, guztiekin eskuzabala eta ulerkorra agertzen da. Juanak eta Gostonek zortzi seme-alaba izaten dituzte. Joanak apaltasunez eta irmoz hezitzen ditu.

1598. urtea: Bere seme zaharrena galdu du eta hortik gutxira bere senarra. Joanak indarrez eta xumetasunez garaia berri hau bereganatzen du. Une horretan, Bordeleko gaisoak, txiroak eta beztertuak betetzen dute Joanaren bihotza.

1603. urtea: Jainko Aitak bihotzean pizturiko garrak Joanaren erabateko sagaratzera eramaten du. Horrela, sei hilabetez hezkuntz aszetikoan murgiltzen da, baina Jainko Aitaren planak bestelakoak dira: Bere garaiko eskolatu gabeko neskak hezitu behar ditu.

1606. urtea: Lestonnaceko Joanak eta bost lagunek Espiritu Santuaren etxea inauguratzen dute. Mariaren Lagundiko lehenengo fede-elkartea, bizitza-elkartea eta misio-elkartea da.

1607. urtea: Paulo V.ak Aita Santuak Institutoari baietza ematen dio.

1608. urtea: Mariaren Lagundiko lehenengo ikastetxea martxan jartzen da Bordelen.

1610. urtea: Lehenengo aldiz, azaroaren 21ean, Maria Haurraren eguna ospatzen da ikastetxe batean. Eskolatu dituen nesken artean jakinaren, maitasunaren eta alatasunaren hazia areiten du Juanak.

1638. urtea: Joanak Mariaren Lagundiko konstituzioak idazten ditu, jakinduriaz beteriko bihotzez eta Jainkoarengan ziurtasun osoa jarriz egiten du.

1640. urtea: Otsailaren 2an apalki itzali egiten da, 84 urte dituelarik. Bere lana amaitu du eta Jainko Aitak eman zion proiektua burutu du. Une horretan 30 ikastetxe bidean zeuden.

1949. urtea: Maiatzaren 15ean, Eliza katolikoak Santa Joana emakume hezitzailea, emakume fededuna, elizarentzako dohaia izendatu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario